Lanbide Ekimenak Zentroa 1989. urtean eratu zen Gernika-Lumoko Udalaren ekimenez. Gerora lan-hitzarmenak sinatu dira Busturialdeako 16 udalerrirekin: Morga, Muxika, Forua, Murueta, Busturia, Arratzu, Ajangiz, Ereño, Nabarniz, Mendata, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Elantxobe, Ea eta Errigoiti.
Eskaintzen dituen zerbitzu eta programak hauek dira:
- Laneratze-hobekuntzara zuzendutako politikak hezkuntza eta lan bitartekaritza erabilita; beti ere, enpresa egituraren beharretara egokitzen den lan eskaria bilatuz .
- Enpresen garapena eta lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatu.
- Gutxietsitako taldeei zuzendutako programak haien laneratzea eta gizarteratzea errazteko. Bereziki hezkuntza programak, DBH gainditu barik hezkuntza mundutik irten diren gazteei zuzenduak.
- Eskualderako estrategikoak diren programak sustatu eta martxan jarri.
Harremanetan jartzeko datuak:
Helbidea: Alhondiga kalea 6, Gernika-Lumo
Telefonoa: 946 255 758
Informazio gehiago: www.lanbide-ekimenak.com