Erlijio Arkitektura

Errigoitiko erlijio-ondarea ez da nabarmentzen aberastasun artistikoagatik, baina besteek ez legezko ezaugarriak erakusten ditu.

Eraikuntza aipagarrienak Idibaltzagako Andra Mari Parrokia eta San Antonioren Gurutze-toki barrokoa dira.

Garrantzi gutxiagoko beste eraikuntza batzuk, Santa Krutz eta San Lorentzo baselizak dira, biak ere euren aparteko berezitasunekin.

Ondare hau beste garai batzuetan aberatsagoa zen lehenago aipatutakoaz gain beste lau baseliza gehiago ere bazeuden eta: Doniene, Santa Katalina, Madalena eta San Migel.

Eliz eraikin guzti honek Errigoiti udalerri osoan zehar sakabanatuta zeuden, biztanle gehienak bizi ziran lurralde-esparruaren goialdeetan batik bat. Era honetan, bai parrokia eta bai baselizak biztanleriaren elkargune izango dira. Kasu batzuetan, baseliza horiek auzunearen parte izango dira, baserri arrunt bilakatuko direlarik. Baseliza horien desagertze edota bilakaera XIX. gizaldian zehar gertatuko da.

  • Busturialdea-Urdaibai Turismoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Turismoa Euskadi
  • Euskalmet