Informazioa
Izapide honen bidez Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespena eska daiteke arrazoi desberdinak argudiatuz: ibilgailuaren antzinatasuna, ibilgailuaren titularraren minusbaliotasun aintzatetsia, etab.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Minusbalia ziurtagiria
- Sinatutako deklarazioa
- Fitxa teknikoa
- Matrikulatze zerga
- Zirkulazio baimena
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.errigoiti.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Uria Auzoa, 1, 48309 Errigoitin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Errigoiti Udaleko telefono honetara: 94 625 41 90
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.