Izapide honen bidez interesdunak banakako gizarte beharretarako laguntza eskatuko du.
Langutza hauek udal laguntza eta preztazio ekonomiko multzoa dira. Ez dute aldizkako izaerarik eta gizarte larrialdiko egoerak arintzeko edo konpontzeko edo gizarte bazterketa egoerak prebenitzeko zuzenduta daude, bai berez, bai beste baliabie eta prestazioekin batera.
Gizarte beharretarako laguntza eskatzeko baldintzak honako hauek dira:
- 18 urte baino gehiago izatea edo legalki emantzipatua izatea edo, beztela, emantzipatzeko izapide legala bideratuta izatea.
- Udalerrian erroldatuta egotea modu iraunkorrean eskaria egin baino sei hilabete lehenago gutxienez.
- Elkarbizitza-unitate ekonomiko beregaineko kide guztien artean baliabide ekonomiko nahikoak ez izatea adierazitako beharra konpontzeko.
- Edozein Administrazio Publikoko beste laguntzarik lortzeko aukerarik ez izatea edo eskatzen den prestazioa beharra betetzeko baliabide propiorik ez izatea.
- Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan zerrentaduta dauden egoeretako batean ez egotea, “Zerga obligazioak bete gabe edukitzeari buruz” dagokienez 13.2.e atalean adierazten dena izan ezik.
Bakarrik utzitako pertsonek, tratu txarrak jasandakoek edo bere ezohiko egoera eta behar urgentea adierazten dituzten antzeko egoeran daudenek, beraz, laguntza hauen bidez egoera horri aurre egingo dituztenek, ez dute aurretik adierazitako baldintzak bete behar eta espedientean adieraziko da.