Geografi eremua

Metxika auzoa

Gernika - Bermeoko eskualdean dagoen Errigoiti herri Bizkaiko iparraldean kokatuta dago. Hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dagoen Oka ibai arro aldean aurkitzen da.

Errigoiti udalerria aitatutako ibaiaren mendebaldean kokatuta dago; Burgoa, Sollube, Bizkagi eta Arburu mendiek osatzen duten mendi taldean.

Errigoiti izenaren esanahia (Herri goiti), bertako erliebearekin bat dator, udalerriaren zatirik handiena 200 metrotako altuera baino goragokoa da eta. Altuerarik handienen artean Matzaga (405 m ), Arriaga edo "alto de Arrillas" (305 m), eta Bizkaiganeko (388 m) tontorrak dagoz.

Tontor biribilduzko mendiak dira, batzuetan inguru-lerro guztiz konikoak dituenak (Bizkaigane), haran sakon eta estuez banatuta, eta lats ugari sortu diren izugarrizko maldetan saihestuta.

Bere gailurrean Errigoitiko udalerrian hedatzen den mendi talde honek urak banatzen ditu, Oka eta Butroi ibaien ibar zabalak banatuz. Latsik garrantzitsuenen artean Butroi ibaira doazen Atxaga, Madalen, eta Otsolarre dagoz, inguru hau aurreindustria aroko instalazio industrialen kokalekurik garrantzitsuena delarik. Beste lats batzuk, Gorbeia, Metxika, eta Artola latsek, kasurako, euren urak Busturia Axpe ingurutik doan Sollube latsean isurtzeko elkartzen dira.