Ekonomia

XX. mendean zehar, Errigoitiko ekonomiak abeltzaintza eta nekazaritza egitura gorde zuen. Baina XX. mendean, baserri behin-betiko aldatzen hasiko da, buru-nahikotasunezko ekonomiaren egitura apurka-apurka baztertuz. 50. Hamarkadan indar handiz hasiko zen nekazal mundutik alde egiteko joera indartsuak zerikusi ikaragarria dauka baserriaren aldaketan, eta biak sasoi berean suertatu ziran.

Errigoitik komunikazio bideak urrun dauzka, eta antzinako denboretan komertziotik kanpo lotu zen moduan, lurretik aldegiteak irtenbide berriak aurkitzera behartuko du, beti ere nekazal munduari lotutakoak. Errigoiti hiribilduak, sortu zenetik, nekazal izaera gorde izan du oso osoan bere bilakaera historikoaren oinarria izanez.